2009/12/22
txatxilipurdin jolasa da dena
Gaur txatxilipurdi elkartea aurkezten dizuet informazio gehiagorako euren web orria jartzen dizuet.
http://www.txatxilipurdi.com/
Jolasa tresna eta aldi berean jolasa helburu.
Jolasak hasten diren moduan hasi zen Txatxilipurdi, xume eta apal.
Eta jolasaren jolasaz, dibertsioaren dibertsioz, herri osora hedatu gara.
Jolastu egiten dugu gure ludotekatan, gazte txokoetan, udalekuetan, Txikilandian...
Eta badirudi ez dela deus, jolas hutsa, baina Arrasateko hainbat eta hainbat belaunaldiren haurtzaroa, euren oroitzapen goxoenak, euskarazkoak izatea ez da gutxi.
Oraindik badago zer egin, baina jada badago zer ospatu: Arrasateko haur eta gazteek badute euskaraz bizitzeko, gozatzeko eta jolasteko eskaintza oso bat. Ez da gutxi.
podomaric kanta
Zertarako dira onuragarriak kantak?
Hasteko, abestien letra ikastea umeen oroimenaren garapenerako baliagarria izaten da, zeren eta umeek abestiaren letra entzun eta ikasi behar dute, eta gero, abestiaren letra gogoratu behar dute gelan kantatzeko edo etxean gurasoei irakasteko, adibidez. Gainera, abestia dantza edo mugiemnduren bat badauka, haiek mugimendu horiek ere ikasi beharko dituzte. Orduan, oroimena lantzeaz gain, psikomotrizitate astuna zein fina landu egiten dute eta haien gorputzen kontzientzia gero eta gehiago barneratzen dute. Mugimendu horiek ere haien espresibitatea lantzeko eta emozioak transmititzen ikasteko baliagarri suerta daitezke.
Oroimena eta gorputz jarrera lantzeaz gain, abestiekin ere hizkuntza lantzen da. Abestian letrak ikasten dutenean, hitz berriak ikasteko aukera izaten dute eta haien esanahia ikasten dute. Horrela, umeen bokabularioa handitzen joaten da, eta umeek abesten dutenean hitz egin behar dutenez, haien ahozkera eta haien ahozko hizkuntzarekiko trebetasun maila handitu egiten da.
Beste aldetik, abestiak ikasita haien herriko kultura eta ezaugarriak aztertzeko eta ikasteko aukera izaten dute. Euskal Herriko abesti zaharrak ikasten badituzte, adibidez, haien herriko tradizioak ikasiko dituzte eta nagusiak egiten direnean, haien seme-alabei abesti berak irakasten badiete, kultur transmizio bat egongo da belaunaldiz belaunaldi. Horrela, antzinako kontuak, ohiturak eta kantak ez dira inoiz galduko.
Amaitzeko esan beharra daukat umeentzako kantatzea eta musika entzutea ariketa dibertigarria iruditzen zaiela. Gehienak oso ondo pasatzen dute abesterakoan eta asko gustatzen zaie dantza egitea eta abesti berriak ikastea. Beraz, umeen garapenerako ona den ekintza bat haien gustukoa izaten da eta, horregatik, nire ustez, ez da inoiz galdu behar Haur Hezkuntzan abestiak lantzeko ohitura.
http://haurhezkuntza.podomatic.com
2009/12/21
NAZIOARTEKO IKASLE-TXARTELA Nola atera?
ISIC txartela mundu osoko edozein herrialdetan erabil dezakezu. Bere abantailez gozatzeko nahikoa da baldintza bakar bat betetzea: ikaslea izatea. Horrela, nahi dituzun gauza asko esku-eskura izango dituzu. Eska ezazu ISIC txartela. Txartel hori Gazte Informazioko bulegoetan eskuratzeko aukera ere baduzu.
PREZIOA: 6,00 EURO (Gaztekutxako txartela baduzu: 3,00 euro)
ZER BEHAR DUZUN: ARGAZKI BAT, NORTASUN-AGIRIA eta zure ikastegiko matrikula edo agiria.
IRAUNALDIA: 16 hilabete (irailetik abendura)
2009/12/17
HELBURUEN TAULA
HEZKUNTZA EZ FORMALA | HEZKUNTZA FORMALA | |
HELBURUAK ETA FUNTZIOAK | • Gizarte zibileko eskakizunei aurre egiteko, parte hartze soziala bultzatzen du. • Garapen dinamikoa, askea eta aktiboa du. Izaera erakargarria du. | • Titulazio edo espezializazio bakoitza lanbiderako sarrera izaten da.. • Alfabetatze eta Gizarteratzeko funtzioa du. |
2009/12/15
slidesharen aurkitutako power point-a
2009/12/13
Lehenengo bitakoraren komentarioa
Nire bitakora hezkuntza ez formalari buruzkoa da , era ezindu fisikoen gaia lantzea oso aproposa iruditzen zait.
Jakin badakigu ohiko eskoletan ezinduen gaia ez dela lantzen, gaia hau lantzeko modu egoki bat jolasaren bitartez izango litzateke.
Hau da, ezinduak ez direnak ezintasun bat izango balute bezala jokatu hau da , paperen aldaketa hutsa.
Horrela ikus dezakete ezindu batek jokoan izan dezaketen zailtasuna edo eta erreztasunak.
2009/12/02
Umeen Gabonetako Parkea Barakaldoko B.E.C -en!!
2009/11/24
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketara joan nahi?
Azpeitiko gaztelekutik 12-17 urte bitarteko gazteentzat, abenduaren 13an BEC-en ospatuko den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalera irteera antolatu dute. Sarrerak agortu aurretik izena eman behar dute Zapo Txoko gaztelekuan edota Gazte Informazio Bulegoan.
2009/11/16
Asialdirako hezitzailea
Aisialdirako heziketa, ez formaltzat jotzen den hezkuntza-eremu hori, alegia, guztiz garrantzitsua da haur eta gazteei gizarte honetan hazten laguntzeko, helduaroan sartzen laguntzeko.
Garrantzitsua da esperientzia, metodologia, kezka, ardura eta itxaropen desberdinak ezagutzea eta partekatzea, era horretan aisialdiko prestakuntzak dituen erronkei pixkanaka aurre egin ahal izateko.
Aisialdirako prestakuntzaren kalitatea bermatzeko, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzak arautu ditu bai haur eta gazteeen aisialdiko hezitzaileen prestakuntza, bai dinamizatzaile soziokulturalen prestakuntza, baita eskolen onarpena ere. Gainera, aisialdiko jarduerak araututa daude.
Onartutako eskoletan antolatutako ikastaroak gainditu dituztenei, monitore, zuzendari edo dinamizatzaile diploma ematen zaie.
2009/11/09
zer da hezkuntza ez- formala?
Blog hau hezkuntza ez formalari buruzkoa izanda.Hasteko zertan datzan jarriko dut,hezkunztaren definizioa eta horren barruan nik landuko dudan gaiaren definizioa ere.
Europar Batasuneko Batzordeak eta kide diren estatuek Etengabeko Ikaskuntza definitzeko esan zuten hura iraunkortasunez egiten den ikaskuntzako jarduera erabilgarri oro dela, betiere gizalegezko ikuspegi pertsonala edota gizarte edo enpleguarekin erlazionatutako ikuspegia erabiliz, prestakuntza, ezagutzak eta gaitasunak hobetzeko helburuarekin gauzatutakoa.
Etengabeko ikaskuntzaren definizio hau zabala da, pertsona baten bizitza osorako ikaskuntzari garrantzia ematen diona, eta ikaskuntza formal, ez formala eta informala bere baitan hartzen dituena.
Ikaskuntza Ez Formala: Ikaskuntza edo Hezkuntza zentroek eskaintzen ez duten ikaskuntza, normalean ziurtagiririk gabe bukatzen dena. Ikaslearen ikuspegitik nahitakoa da.
Lehen esan dudanez bezala beste bi hezkuntza mota jarriko ditut hezkuntza ez-formaleko desberdinatsuna ondo ikusteko.
Ikaskuntza Informala: Lanarekin, familiarekin edo aisiarekin erlazionatutako eguneroko bizitzaren ekintzei esker lortzen den ikaskuntza. Ez dago egituratuta eta normalean ez da ziurtagiri batekin bukatzen. Nahitakoa izan daiteke baina, kasu gehienetan, ustekabekoa edo zorizkoa da.
Ikaskuntza Formala: Normalean ikaskuntza edo hezkuntza zentro batek eskaintzen duen ikaskuntza, izaera egituratua daukana eta ziurtagiri batekin bukatzen dena. Ikaslearen ikuspegitik nahitakoa da.
2009/10/26
Hausnarketa!
TEknologiak aldatu dira baina aldaketarik nagusiena internetaren agerpena izan da.Guzti honi aurre egiteko beharrezkoa dugu alfabetatze digitala, hau da , pertsona bateri irakurtzen eta idazten irakaseko helburua dauen hezkuntza prosezua da.
Hau lortzeko, pertsonalki gai izan behar gara informazioa , ezagutza bihurtzen.
Alfabetatze difitala lortzeko trebetasunak eta gaitasunak web 2.0 ri esker lortu ditzazkegu.
Web 2.0 informazioa mikroeduki unitateetan apurtzen dituen plataforma dela esan dezakegu.plataforma honi esker kontsumitzaileak sortzaile bilakatu daitezke, hau da , sortu, argitaratu.. ahal izango dute.Eta hau gutxi balitz sareko aplikazio desberdinak dituzte eskuragai, Google Docs, postak, blog-ak.
Web 2.0 hezkuntzari ere aplikatu dezakegu e-learning.en bidez, abantaila ugari ekarri dituena adibidez ezagutza berriak sortu ditzazkegu.
Beraz nire ustez teknologia berriak oso lagungarriak izan daitezke hezkuntzan bai heldu ume eta gazteen hezkuntzan.