Mostrando entradas con la etiqueta umeak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta umeak. Mostrar todas las entradas

2010/01/19

munduari begiratzeko modu bat...

Abesti hau zuekin konpartitu nahiko nuke...

2010/01/11

urtxintxa


Urtxintxa Eskola irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta bere ibilbidea 1986. urtean hasi zuen.

Bere jarduera nagusia haur eta gazteen aisialdiko heziketaren esparruan hasi zuen. Jarduera hauek beste esparruetara zabaltzen joan ziren, hala nola, hizkuntza normalizazioarekin zerikusia duten formazio planak, baliabideen sorkuntza eta haur zein gazteekin esku-hartze zuzena; aisialdiko heziketaren arloko egitasmo zehatzen kudeaketa,ikerketa eta aholkularitza.

http://www.urtxintxa.org

2010/01/03

Bigarren bitakoraren komentarioa


Bigarren kasu honetan adin txikikoen kontrako indarkeriaren bloga aukeratu dut.Blog hau intresgarria iruditu zait informazioa jasotzeko eta dauden aportazioengatik.
Gai hau txikiekin ere landuko nuke egoera desberdin batean, oso garrantzitsua da eurek gertatzen diren egoerataz jabetzea.

Hemen usten dizuet blog honen argazki bat

2009/12/22

txatxilipurdin jolasa da dena



Gaur txatxilipurdi elkartea aurkezten dizuet informazio gehiagorako euren web orria jartzen dizuet.

http://www.txatxilipurdi.com/

Jolasa tresna eta aldi berean jolasa helburu.
Jolasak hasten diren moduan hasi zen Txatxilipurdi, xume eta apal.
Eta jolasaren jolasaz, dibertsioaren dibertsioz, herri osora hedatu gara.
Jolastu egiten dugu gure ludotekatan, gazte txokoetan, udalekuetan, Txikilandian...

Eta badirudi ez dela deus, jolas hutsa, baina Arrasateko hainbat eta hainbat belaunaldiren haurtzaroa, euren oroitzapen goxoenak, euskarazkoak izatea ez da gutxi.



Oraindik badago zer egin, baina jada badago zer ospatu: Arrasateko haur eta gazteek badute euskaraz bizitzeko, gozatzeko eta jolasteko eskaintza oso bat. Ez da gutxi.

podomaric kanta

Hemen podomatic- etik hartutako postcad interesgarri bat haur hezkunztako umeeak abesten dira.

Zertarako dira onuragarriak kantak?

Hasteko, abestien letra ikastea umeen oroimenaren garapenerako baliagarria izaten da, zeren eta umeek abestiaren letra entzun eta ikasi behar dute, eta gero, abestiaren letra gogoratu behar dute gelan kantatzeko edo etxean gurasoei irakasteko, adibidez. Gainera, abestia dantza edo mugiemnduren bat badauka, haiek mugimendu horiek ere ikasi beharko dituzte. Orduan, oroimena lantzeaz gain, psikomotrizitate astuna zein fina landu egiten dute eta haien gorputzen kontzientzia gero eta gehiago barneratzen dute. Mugimendu horiek ere haien espresibitatea lantzeko eta emozioak transmititzen ikasteko baliagarri suerta daitezke.

Oroimena eta gorputz jarrera lantzeaz gain, abestiekin ere hizkuntza lantzen da. Abestian letrak ikasten dutenean, hitz berriak ikasteko aukera izaten dute eta haien esanahia ikasten dute. Horrela, umeen bokabularioa handitzen joaten da, eta umeek abesten dutenean hitz egin behar dutenez, haien ahozkera eta haien ahozko hizkuntzarekiko trebetasun maila handitu egiten da.

Beste aldetik, abestiak ikasita haien herriko kultura eta ezaugarriak aztertzeko eta ikasteko aukera izaten dute. Euskal Herriko abesti zaharrak ikasten badituzte, adibidez, haien herriko tradizioak ikasiko dituzte eta nagusiak egiten direnean, haien seme-alabei abesti berak irakasten badiete, kultur transmizio bat egongo da belaunaldiz belaunaldi. Horrela, antzinako kontuak, ohiturak eta kantak ez dira inoiz galduko.

Amaitzeko esan beharra daukat umeentzako kantatzea eta musika entzutea ariketa dibertigarria iruditzen zaiela. Gehienak oso ondo pasatzen dute abesterakoan eta asko gustatzen zaie dantza egitea eta abesti berriak ikastea. Beraz, umeen garapenerako ona den ekintza bat haien gustukoa izaten da eta, horregatik, nire ustez, ez da inoiz galdu behar Haur Hezkuntzan abestiak lantzeko ohitura.

http://haurhezkuntza.podomatic.com