Hemen podomatic- etik hartutako postcad interesgarri bat haur hezkunztako umeeak abesten dira.
Zertarako dira onuragarriak kantak?Hasteko, abestien letra ikastea umeen oroimenaren garapenerako baliagarria izaten da, zeren eta umeek abestiaren letra entzun eta ikasi behar dute, eta gero, abestiaren letra gogoratu behar dute gelan kantatzeko edo etxean gurasoei irakasteko, adibidez. Gainera, abestia dantza edo mugiemnduren bat badauka, haiek mugimendu horiek ere ikasi beharko dituzte. Orduan, oroimena lantzeaz gain, psikomotrizitate astuna zein fina landu egiten dute eta haien gorputzen kontzientzia gero eta gehiago barneratzen dute. Mugimendu horiek ere haien espresibitatea lantzeko eta emozioak transmititzen ikasteko baliagarri suerta daitezke.
Oroimena eta gorputz jarrera lantzeaz gain, abestiekin ere hizkuntza lantzen da. Abestian letrak ikasten dutenean, hitz berriak ikasteko aukera izaten dute eta haien esanahia ikasten dute. Horrela, umeen bokabularioa handitzen joaten da, eta umeek abesten dutenean hitz egin behar dutenez, haien ahozkera eta haien ahozko hizkuntzarekiko trebetasun maila handitu egiten da.
Beste aldetik, abestiak ikasita haien herriko kultura eta ezaugarriak aztertzeko eta ikasteko aukera izaten dute. Euskal Herriko abesti zaharrak ikasten badituzte, adibidez, haien herriko tradizioak ikasiko dituzte eta nagusiak egiten direnean, haien seme-alabei abesti berak irakasten badiete, kultur transmizio bat egongo da belaunaldiz belaunaldi. Horrela, antzinako kontuak, ohiturak eta kantak ez dira inoiz galduko.
Amaitzeko esan beharra daukat umeentzako kantatzea eta musika entzutea ariketa dibertigarria iruditzen zaiela. Gehienak oso ondo pasatzen dute abesterakoan eta asko gustatzen zaie dantza egitea eta abesti berriak ikastea. Beraz, umeen garapenerako ona den ekintza bat haien gustukoa izaten da eta, horregatik, nire ustez, ez da inoiz galdu behar Haur Hezkuntzan abestiak lantzeko ohitura.
http://haurhezkuntza.podomatic.com