Mostrando entradas con la etiqueta aisialdia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta aisialdia. Mostrar todas las entradas

2010/01/11

urtxintxa


Urtxintxa Eskola irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta bere ibilbidea 1986. urtean hasi zuen.

Bere jarduera nagusia haur eta gazteen aisialdiko heziketaren esparruan hasi zuen. Jarduera hauek beste esparruetara zabaltzen joan ziren, hala nola, hizkuntza normalizazioarekin zerikusia duten formazio planak, baliabideen sorkuntza eta haur zein gazteekin esku-hartze zuzena; aisialdiko heziketaren arloko egitasmo zehatzen kudeaketa,ikerketa eta aholkularitza.

http://www.urtxintxa.org

2009/12/22

txatxilipurdin jolasa da dena



Gaur txatxilipurdi elkartea aurkezten dizuet informazio gehiagorako euren web orria jartzen dizuet.

http://www.txatxilipurdi.com/

Jolasa tresna eta aldi berean jolasa helburu.
Jolasak hasten diren moduan hasi zen Txatxilipurdi, xume eta apal.
Eta jolasaren jolasaz, dibertsioaren dibertsioz, herri osora hedatu gara.
Jolastu egiten dugu gure ludotekatan, gazte txokoetan, udalekuetan, Txikilandian...

Eta badirudi ez dela deus, jolas hutsa, baina Arrasateko hainbat eta hainbat belaunaldiren haurtzaroa, euren oroitzapen goxoenak, euskarazkoak izatea ez da gutxi.



Oraindik badago zer egin, baina jada badago zer ospatu: Arrasateko haur eta gazteek badute euskaraz bizitzeko, gozatzeko eta jolasteko eskaintza oso bat. Ez da gutxi.

2009/12/02

Umeen Gabonetako Parkea Barakaldoko B.E.C -en!!



Hona hemen urtero Barakaldon gazteentxako izaten dugun parkea.Honekin batera hainbat gazteleku eta ludoteka UGP-ra joateko aukera paregabea eskaintzen dute.Informa zaitez!!!

Umeen Gabonetako Parkea 2009 ko Abenduaren 12tik 2010 urtarrilaren 5era arte Barakaldon.

Eskaintza ludiko eta didaktiko ugari eta zabalaz “bete-betean” gozatzeko, non aisialdi, dibertimendu eta denbora-pasa programa betea eta era askotakoa aurkeztuko den. Aurtengo joko, kirol eta tailer-jardueren eta betiko barraken eskaintza apartekoa izango da. Bilbao Exhibition Centre-ko hiru pabilioitan banatuko da, eta erakunde, enpresa publiko eta pribatu, kultur elkarte, gobernuz kanpoko erakunde eta hedabide ezberdinek parte hartuko dute, jarduera didaktiko, kirolezko, hezigarri eta kulturalez osatutako joko, ikuskizun eta tailer pila aurkezteko.



2009/11/24

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketara joan nahi?


Azpeitiko gaztelekutik 12-17 urte bitarteko gazteentzat, abenduaren 13an BEC-en ospatuko den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalera irteera antolatu dute. Sarrerak agortu aurretik izena eman behar dute Zapo Txoko gaztelekuan edota Gazte Informazio Bulegoan.

2009/11/16

Asialdirako hezitzailea


Aisialdirako heziketa, ez formaltzat jotzen den hezkuntza-eremu hori, alegia, guztiz garrantzitsua da haur eta gazteei gizarte honetan hazten laguntzeko, helduaroan sartzen laguntzeko.

Garrantzitsua da esperientzia, metodologia, kezka, ardura eta itxaropen desberdinak ezagutzea eta partekatzea, era horretan aisialdiko prestakuntzak dituen erronkei pixkanaka aurre egin ahal izateko.

Aisialdirako prestakuntzaren kalitatea bermatzeko, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzak arautu ditu bai haur eta gazteeen aisialdiko hezitzaileen prestakuntza, bai dinamizatzaile soziokulturalen prestakuntza, baita eskolen onarpena ere. Gainera, aisialdiko jarduerak araututa daude.

Onartutako eskoletan antolatutako ikastaroak gainditu dituztenei, monitore, zuzendari edo dinamizatzaile diploma ematen zaie.

2009/11/09

zer da hezkuntza ez- formala?

Blog hau hezkuntza ez formalari buruzkoa izanda.Hasteko zertan datzan jarriko dut,hezkunztaren definizioa eta horren barruan nik landuko dudan gaiaren definizioa ere.

Europar Batasuneko Batzordeak eta kide diren estatuek Etengabeko Ikaskuntza definitzeko esan zuten hura iraunkortasunez egiten den ikaskuntzako jarduera erabilgarri oro dela, betiere gizalegezko ikuspegi pertsonala edota gizarte edo enpleguarekin erlazionatutako ikuspegia erabiliz, prestakuntza, ezagutzak eta gaitasunak hobetzeko helburuarekin gauzatutakoa.

Etengabeko ikaskuntzaren definizio hau zabala da, pertsona baten bizitza osorako ikaskuntzari garrantzia ematen diona, eta ikaskuntza formal, ez formala eta informala bere baitan hartzen dituena.

Ikaskuntza Ez Formala: Ikaskuntza edo Hezkuntza zentroek eskaintzen ez duten ikaskuntza, normalean ziurtagiririk gabe bukatzen dena. Ikaslearen ikuspegitik nahitakoa da.


Lehen esan dudanez bezala beste bi hezkuntza mota jarriko ditut hezkuntza ez-formaleko desberdinatsuna ondo ikusteko.

Ikaskuntza Informala: Lanarekin, familiarekin edo aisiarekin erlazionatutako eguneroko bizitzaren ekintzei esker lortzen den ikaskuntza. Ez dago egituratuta eta normalean ez da ziurtagiri batekin bukatzen. Nahitakoa izan daiteke baina, kasu gehienetan, ustekabekoa edo zorizkoa da.
Ikaskuntza Formala: Normalean ikaskuntza edo hezkuntza zentro batek eskaintzen duen ikaskuntza, izaera egituratua daukana eta ziurtagiri batekin bukatzen dena. Ikaslearen ikuspegitik nahitakoa da.

2009/10/13

froga


blog honen bidez saiatuko naiz hezkuntza ez-formaleko elkarte ezberdinak eskaintzen dituzten programak argitaratzen,
horrekin batera gaiarekin zerikusia duten berri interesgarriak eskegiko ditut.