2010/01/19

munduari begiratzeko modu bat...

Abesti hau zuekin konpartitu nahiko nuke...

Slidesharen sartutako bideoa

Hona hemen Maialen Garcia , Ane Gonzalez eta Nik egindako drogei buruzko multimedia, kasu honetan Power Point programarekin.
Slidesharen harpidetu naiz, eta bideo hau sartu dut.Orain blog honetan guk eginiko Power pointa konpartitu ahal izateko.

2010/01/18

Podomati-n harpidetza

Podomatin harpidetu naiz eta honako podcast hau egin dut bertara igotzeko .
Mikel Martkez letra interegsgarri bat topatu eta konpartitzea erabaki dut.
Hemen usten dizuen nire podomatiren helbidea:

http://gizarteareneraikuntza.podomatic.com/
http://gizarteareneraikuntza.podomatic.com/
http://gizarteareneraikuntza.podomatic.com/
http://gizarteareneraikuntza.podomatic.com/
http://gizarteareneraikuntza.podomatic.com/

espero dut zuen gustokoa izatea!

2010/01/15

TUTORIALA

Maialen Garcia, Ane Gonzalez eta nik eginiko tutoriala.
Klaseko multimedia power point programa-rekin egin genuen eta bertsio desberdinak direla eta nahiko arazo eduko genituen bideoak eta sartzeko.
Beraz tutorial honetan azaltzen dugu zelan sartu dezakegu Youtubetik jaitsitako bideo bat Power Point programan.
espero dut lagungarria izatea.

Honetarako Youtube harpidetu naiz eta egindako bideo hau igo dut.

2010/01/11

urtxintxa


Urtxintxa Eskola irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta bere ibilbidea 1986. urtean hasi zuen.

Bere jarduera nagusia haur eta gazteen aisialdiko heziketaren esparruan hasi zuen. Jarduera hauek beste esparruetara zabaltzen joan ziren, hala nola, hizkuntza normalizazioarekin zerikusia duten formazio planak, baliabideen sorkuntza eta haur zein gazteekin esku-hartze zuzena; aisialdiko heziketaren arloko egitasmo zehatzen kudeaketa,ikerketa eta aholkularitza.

http://www.urtxintxa.org

2010/01/03

Bigarren bitakoraren komentarioa


Bigarren kasu honetan adin txikikoen kontrako indarkeriaren bloga aukeratu dut.Blog hau intresgarria iruditu zait informazioa jasotzeko eta dauden aportazioengatik.
Gai hau txikiekin ere landuko nuke egoera desberdin batean, oso garrantzitsua da eurek gertatzen diren egoerataz jabetzea.

Hemen usten dizuet blog honen argazki bat

2009/12/22

txatxilipurdin jolasa da dena



Gaur txatxilipurdi elkartea aurkezten dizuet informazio gehiagorako euren web orria jartzen dizuet.

http://www.txatxilipurdi.com/

Jolasa tresna eta aldi berean jolasa helburu.
Jolasak hasten diren moduan hasi zen Txatxilipurdi, xume eta apal.
Eta jolasaren jolasaz, dibertsioaren dibertsioz, herri osora hedatu gara.
Jolastu egiten dugu gure ludotekatan, gazte txokoetan, udalekuetan, Txikilandian...

Eta badirudi ez dela deus, jolas hutsa, baina Arrasateko hainbat eta hainbat belaunaldiren haurtzaroa, euren oroitzapen goxoenak, euskarazkoak izatea ez da gutxi.



Oraindik badago zer egin, baina jada badago zer ospatu: Arrasateko haur eta gazteek badute euskaraz bizitzeko, gozatzeko eta jolasteko eskaintza oso bat. Ez da gutxi.

podomaric kanta

Hemen podomatic- etik hartutako postcad interesgarri bat haur hezkunztako umeeak abesten dira.

Zertarako dira onuragarriak kantak?

Hasteko, abestien letra ikastea umeen oroimenaren garapenerako baliagarria izaten da, zeren eta umeek abestiaren letra entzun eta ikasi behar dute, eta gero, abestiaren letra gogoratu behar dute gelan kantatzeko edo etxean gurasoei irakasteko, adibidez. Gainera, abestia dantza edo mugiemnduren bat badauka, haiek mugimendu horiek ere ikasi beharko dituzte. Orduan, oroimena lantzeaz gain, psikomotrizitate astuna zein fina landu egiten dute eta haien gorputzen kontzientzia gero eta gehiago barneratzen dute. Mugimendu horiek ere haien espresibitatea lantzeko eta emozioak transmititzen ikasteko baliagarri suerta daitezke.

Oroimena eta gorputz jarrera lantzeaz gain, abestiekin ere hizkuntza lantzen da. Abestian letrak ikasten dutenean, hitz berriak ikasteko aukera izaten dute eta haien esanahia ikasten dute. Horrela, umeen bokabularioa handitzen joaten da, eta umeek abesten dutenean hitz egin behar dutenez, haien ahozkera eta haien ahozko hizkuntzarekiko trebetasun maila handitu egiten da.

Beste aldetik, abestiak ikasita haien herriko kultura eta ezaugarriak aztertzeko eta ikasteko aukera izaten dute. Euskal Herriko abesti zaharrak ikasten badituzte, adibidez, haien herriko tradizioak ikasiko dituzte eta nagusiak egiten direnean, haien seme-alabei abesti berak irakasten badiete, kultur transmizio bat egongo da belaunaldiz belaunaldi. Horrela, antzinako kontuak, ohiturak eta kantak ez dira inoiz galduko.

Amaitzeko esan beharra daukat umeentzako kantatzea eta musika entzutea ariketa dibertigarria iruditzen zaiela. Gehienak oso ondo pasatzen dute abesterakoan eta asko gustatzen zaie dantza egitea eta abesti berriak ikastea. Beraz, umeen garapenerako ona den ekintza bat haien gustukoa izaten da eta, horregatik, nire ustez, ez da inoiz galdu behar Haur Hezkuntzan abestiak lantzeko ohitura.

http://haurhezkuntza.podomatic.com

2009/12/21

NAZIOARTEKO IKASLE-TXARTELA Nola atera?

Sarrera honetan Testu birsartuko tresna erabili dut nazioarteko txartela nola lortu azaltzeko.


ISIC txartela mundu osoko edozein herrialdetan erabil dezakezu. Bere abantailez gozatzeko nahikoa da baldintza bakar bat betetzea: ikaslea izatea. Horrela, nahi dituzun gauza asko esku-eskura izango dituzu. Eska ezazu ISIC txartela. Txartel hori Gazte Informazioko bulegoetan eskuratzeko aukera ere baduzu.

PREZIOA: 6,00 EURO (Gaztekutxako txartela baduzu: 3,00 euro)

ZER BEHAR DUZUN: ARGAZKI BAT, NORTASUN-AGIRIA eta zure ikastegiko matrikula edo agiria.

IRAUNALDIA: 16 hilabete (irailetik abendura)

2009/12/17

HELBURUEN TAULA

Hona hemen egin beharreko taula , bertan ezberdin ditut hezkuntza ez formala eta formalaren helburuak biak ondo desberdintzeko.Taula egiteko HTML kodigoa erabili dut eta eskuz sartu dut.


HEZKUNTZA EZ FORMALAHEZKUNTZA FORMALA
HELBURUAK ETA FUNTZIOAK• Gizarte zibileko eskakizunei aurre egiteko, parte hartze soziala bultzatzen du.
• Garapen dinamikoa, askea eta aktiboa du. Izaera erakargarria du.
• Titulazio edo espezializazio bakoitza lanbiderako sarrera izaten da..
• Alfabetatze eta Gizarteratzeko funtzioa du.

2009/12/15

slidesharen aurkitutako power point-a

Hona hemen slidesharen aurkitutako power point oso interesgarria.

2009/12/13

Lehenengo bitakoraren komentarioa

Kasu honetan bitakora hau aukeratu dut.Ezindu fisikoen gaia hezkuntzarekin zerikuzi handia duelako.
Nire bitakora hezkuntza ez formalari buruzkoa da , era ezindu fisikoen gaia lantzea oso aproposa iruditzen zait.
Jakin badakigu ohiko eskoletan ezinduen gaia ez dela lantzen, gaia hau lantzeko modu egoki bat jolasaren bitartez izango litzateke.
Hau da, ezinduak ez direnak ezintasun bat izango balute bezala jokatu hau da , paperen aldaketa hutsa.
Horrela ikus dezakete ezindu batek jokoan izan dezaketen zailtasuna edo eta erreztasunak.


2009/12/02

Umeen Gabonetako Parkea Barakaldoko B.E.C -en!!



Hona hemen urtero Barakaldon gazteentxako izaten dugun parkea.Honekin batera hainbat gazteleku eta ludoteka UGP-ra joateko aukera paregabea eskaintzen dute.Informa zaitez!!!

Umeen Gabonetako Parkea 2009 ko Abenduaren 12tik 2010 urtarrilaren 5era arte Barakaldon.

Eskaintza ludiko eta didaktiko ugari eta zabalaz “bete-betean” gozatzeko, non aisialdi, dibertimendu eta denbora-pasa programa betea eta era askotakoa aurkeztuko den. Aurtengo joko, kirol eta tailer-jardueren eta betiko barraken eskaintza apartekoa izango da. Bilbao Exhibition Centre-ko hiru pabilioitan banatuko da, eta erakunde, enpresa publiko eta pribatu, kultur elkarte, gobernuz kanpoko erakunde eta hedabide ezberdinek parte hartuko dute, jarduera didaktiko, kirolezko, hezigarri eta kulturalez osatutako joko, ikuskizun eta tailer pila aurkezteko.



2009/11/24

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketara joan nahi?


Azpeitiko gaztelekutik 12-17 urte bitarteko gazteentzat, abenduaren 13an BEC-en ospatuko den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalera irteera antolatu dute. Sarrerak agortu aurretik izena eman behar dute Zapo Txoko gaztelekuan edota Gazte Informazio Bulegoan.

2009/11/16

Asialdirako hezitzailea


Aisialdirako heziketa, ez formaltzat jotzen den hezkuntza-eremu hori, alegia, guztiz garrantzitsua da haur eta gazteei gizarte honetan hazten laguntzeko, helduaroan sartzen laguntzeko.

Garrantzitsua da esperientzia, metodologia, kezka, ardura eta itxaropen desberdinak ezagutzea eta partekatzea, era horretan aisialdiko prestakuntzak dituen erronkei pixkanaka aurre egin ahal izateko.

Aisialdirako prestakuntzaren kalitatea bermatzeko, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzak arautu ditu bai haur eta gazteeen aisialdiko hezitzaileen prestakuntza, bai dinamizatzaile soziokulturalen prestakuntza, baita eskolen onarpena ere. Gainera, aisialdiko jarduerak araututa daude.

Onartutako eskoletan antolatutako ikastaroak gainditu dituztenei, monitore, zuzendari edo dinamizatzaile diploma ematen zaie.

2009/11/09

zer da hezkuntza ez- formala?

Blog hau hezkuntza ez formalari buruzkoa izanda.Hasteko zertan datzan jarriko dut,hezkunztaren definizioa eta horren barruan nik landuko dudan gaiaren definizioa ere.

Europar Batasuneko Batzordeak eta kide diren estatuek Etengabeko Ikaskuntza definitzeko esan zuten hura iraunkortasunez egiten den ikaskuntzako jarduera erabilgarri oro dela, betiere gizalegezko ikuspegi pertsonala edota gizarte edo enpleguarekin erlazionatutako ikuspegia erabiliz, prestakuntza, ezagutzak eta gaitasunak hobetzeko helburuarekin gauzatutakoa.

Etengabeko ikaskuntzaren definizio hau zabala da, pertsona baten bizitza osorako ikaskuntzari garrantzia ematen diona, eta ikaskuntza formal, ez formala eta informala bere baitan hartzen dituena.

Ikaskuntza Ez Formala: Ikaskuntza edo Hezkuntza zentroek eskaintzen ez duten ikaskuntza, normalean ziurtagiririk gabe bukatzen dena. Ikaslearen ikuspegitik nahitakoa da.


Lehen esan dudanez bezala beste bi hezkuntza mota jarriko ditut hezkuntza ez-formaleko desberdinatsuna ondo ikusteko.

Ikaskuntza Informala: Lanarekin, familiarekin edo aisiarekin erlazionatutako eguneroko bizitzaren ekintzei esker lortzen den ikaskuntza. Ez dago egituratuta eta normalean ez da ziurtagiri batekin bukatzen. Nahitakoa izan daiteke baina, kasu gehienetan, ustekabekoa edo zorizkoa da.
Ikaskuntza Formala: Normalean ikaskuntza edo hezkuntza zentro batek eskaintzen duen ikaskuntza, izaera egituratua daukana eta ziurtagiri batekin bukatzen dena. Ikaslearen ikuspegitik nahitakoa da.

2009/10/26

Hausnarketa!


Esan dezakegu industria gizartetik ezagutzaren gizartera psatu dela, globalizazio prozesua eta teknologiaren eraginagatik.
TEknologiak aldatu dira baina aldaketarik nagusiena internetaren agerpena izan da.Guzti honi aurre egiteko beharrezkoa dugu alfabetatze digitala, hau da , pertsona bateri irakurtzen eta idazten irakaseko helburua dauen hezkuntza prosezua da.
Hau lortzeko, pertsonalki gai izan behar gara informazioa , ezagutza bihurtzen.
Alfabetatze difitala lortzeko trebetasunak eta gaitasunak web 2.0 ri esker lortu ditzazkegu.

Web 2.0 informazioa mikroeduki unitateetan apurtzen dituen plataforma dela esan dezakegu.plataforma honi esker kontsumitzaileak sortzaile bilakatu daitezke, hau da , sortu, argitaratu.. ahal izango dute.Eta hau gutxi balitz sareko aplikazio desberdinak dituzte eskuragai, Google Docs, postak, blog-ak.
Web 2.0 hezkuntzari ere aplikatu dezakegu e-learning.en bidez, abantaila ugari ekarri dituena adibidez ezagutza berriak sortu ditzazkegu.

Beraz nire ustez teknologia berriak oso lagungarriak izan daitezke hezkuntzan bai heldu ume eta gazteen hezkuntzan.





hezkuntza 2.0

Hona hemen hezkuntzaez-formalari buruzko bideo interesgarri bat


2009/10/13

froga


blog honen bidez saiatuko naiz hezkuntza ez-formaleko elkarte ezberdinak eskaintzen dituzten programak argitaratzen,
horrekin batera gaiarekin zerikusia duten berri interesgarriak eskegiko ditut.